Ultreian atxemanen duzuena:
- Osasun araudia errespaetatua
2022 sasoin huntan gure aterpean, osasun araudi protokoloa aplikatzen da goiz guziz, gela amankomunetan, zuen ganbaren prestakuntzan eta garbigeletan, baldintza hoberenetan errezebitzeko.
Arribatzeak planifikatuak izanen dira, 3ak eta 7ak30 artean.
Zuen esku ezartzen ditugu saboina, “gel hydro-alcoolique” eta galdegiten dautzuegu maska bortxaz ezartzea parte amankomunetan.
Arribatzean, galdegiten dautzuegu zuen oinezkoak sartzeko armairuan ezartzea. Ez ahantz ekartzea espartinak gaineko geletarat igaiteko.
- 3 logela pribatu eta logela partekatu bat
2022eko sasoin huntan, 15 lekuko aterpea, 3 logela pribatuz eta 7 etzalekuzko logela batez osatua da.
→ Logela bikoitz pribatu bat, bainugela pribatuarekin proposatua zauzue pertsona bat edo 2rendako maindireak eta oihalak barne.
→ 2 etzalekuko logela pribatu eta 4 etzalekuko logela pribatu proposatuak dauzkitzuegu, bainugela partekatuarekin. Logela maindire egokituarekin, burko-zorroak eta mantak. Ekarri zuen mihise edo lo zaku eta zuen oihalak. Bestenaz, alokatzeko proposatzen dauzkizuegu.
→ 7 etzalekuzko logela bat
2022ko prezioak kontsultatu. Galdegiten dautzuegu erreserbatzea etorri aintzin.
- Garbigela
Ultreia etxea 3 garbigeletaz osatua da: pribatu bat logela bikoitzan, partekatu bat 2 logelen artean eta 1 7 etzalekuzko logelan.
- Sukaldea
Aterpeko sukaldea erabilia da gosarien prestatzeko, aintzinetik zuekin orduak ikusiz. Bestalde, erabiltzen ahal duzue afarien prestatzeko.
- Terraza
Beste zerbitzuak:
- Informazioak, Internet, Wi-fi
Errezebitzailea hor da zuen galderer erantzuteko eta xehetasunak emaiteko.
Wi-fi-a urririk da.
- Gosaria
Proposatzen dautzuegu gosari eder bat, forman izaiteko 😉
- Bizikletak
Bizikletak leku seguru batetan erreserbatzeko aukera duzue, lehentasuna etxeko bezeroendako delarik. Bizikleten atxikitzea urririk da manera hortan bidaiatzen baduzue eta bertan lo egiten baduzue. Bestalde, proposatzen dautzuegu bizikleta aintzinetik atxikitzea, kasu hortan 5€ galdeginen dauzkitzuegu. Informazio gehiago klikatu hemen.