NAPOLEON BIDEA

ZENBAKIAK :

26 kilometro – 1300 m gainbehera positibo – 500 m gainbehera negatibo.

6% aldapa (8.5% Orisson arte eta 5% ondoren).

7-8 ordu igotzeko 8-12 kg-ko zaku batekin. Pertsona trebe batek 5-30- ordutan igotzen du.

EZ DU BALIO GAUEZ JOATEA ATERPETIK !

 Planoaren gainean klikatu etaparen zehaztasun gehiago ukateko.

IGOTZEA :

18 km ko bide eder bat da, baina maleroski mundrunatua ! GR65-ko ibilbidea ez da gehiago balizaz markatua !

Gutti gora behera 100 metroko 3 aldapa zailago badira hiritik ateratzean, Huntto aterpearen behean eta Huntto eta Orisson-en artea. 7km eta gero, gainbeheraren erdia pasatu duzue.

Janari eta ura Huntto eta Orisson aterpeetan (5 eta 7km-tan) aurkituko dituzue.

Thibaut gurutzean, bidea utzi eta eskuineko bidexka ttikia hartu, (artzain aterpe bat behereko aldean ikusiko duzue). Muga. Oihanetik pasatzen da bidea. Ur iturri bat aurkituko duzue 20km-an.

22km-an tximini bat duen aterpe bat bada eta Lepoeder leporuntz goiti joan.

 

JAITSIERA :

IMG_4822 [Résolution de l'écran]Lepoeder lepora (N°79) iritsi eta eskuin hartu, segitu 50m-z. Seinale taula bat aurkituko duzue.

2 posibilitate badituzue :

–  Zuzen GR7-tik : bide oso polit bat, oihanean, baina aldapa azkarra da. Euria delarik, oso lerrakorra da.

–  Eskuin GR12-tik : bide ttiki, Ibaneta lepora doana, eta Orreagara ondoren. Lehen bidea baino pixkat luzeagoa, baina bista ederra da (zelaiak…). Bide hau hobe da hartzea nekatua zarelarik edo euria dagoelarik.