ORREAGA, ETAPA ZAILA EDO EZ?

Biziki negatiboki aipatua da etapa hau (zaila, luzea..) baina beilari gehienak arrituak dira zein errexki igo duten konturatuz !

Napoleon edo Valcarlos bidetik ber gauza, etapa serios bat da ala ere, 26km-rekin eta 1100 edo 1200 gainbeherarekin. Orreaga arte iristeko 7-8 ordu kondatu behar dira ibilari ertain batentzat.

Arriskurik ez dago bide honetan, neguko eguraldi zaila baizik.

Etapa ongi lortzeko hobe da fisikoki forman izatea.

Sekulan ez badituzue kilometro batzu ibili, edo zakurik gabe bakarrik, hobe da ez etapa honen egitea.

Auto baten bidez igotzen ahal zirezte Orreaga arte :

  • Express Bourricot : 0033 (0)6 61 96 04 76 .
  • Donibane Garaziko taxiak: Nafarroa : 0033 (0)6 75 78 36 23 Goenaga : 0033 (0)5 59 37 05 00 eta Maïtia : 0033 (0)6 83 94 69 32
  • Donibane Garazi – Iruna Autobusa.