Nahiz eta gure aterpea Donibane Garazin kokatua izan, kontseilu batzuk ematen dizkizuegu, urrengo etapan, Orreagan lo egiteko.
2013-tik, Orreagako aterpe berri bat idekia da : 185 toki berri4-ko box-etan. Zure lekua erreserbatu dezakezu
Kasu, ez dago estalkirik Orreagako aterpean, Espaniako aterpe askotan bezala eta lo zakurik ez baduzue, ez zirezte onartuak izanen.
2 hotel 2* badira : La Posada eta Casa Sabina , 2 eta 4 pertsonako gelekin, arrazoizko preziotan.
Edo Hotel 4* bat: Casa de los Beneficiados
Ostaleku guzien lista Orreagako web gune ofizialean aurkitzen da.
Apairua (erreserbatu iristean, lehen zebitzuan pasatzeko !) eta gosaria bi hoteletariko batetan hartzen da.
Forman direnentzat edo urbilagotik abiatzen direnentzat (Orisson edo Borda) Burguete edo Espinal arte segitzen ahal duzue, horrela lasaiki ibiltzen ahalko duzue biharamun goizean !