ETAPA MENDITXU BAT
1450m-ko etapa menditxu hau sekuritate osoz igotzeko, neurri ezberdinak hartu behar dira, eta bereziki eguraldiari buruz.
Sasoi guzietan, beilan begiratu behar da zein eguraldi izanen den biharamunean. Udan ere, eguraldia arriskutsua izaten ahal da (ekaitza, haize azkarrak, lainoak…)
Beilari Lepoeder lepoan lainoan ekainaren 12an!
Kasu egin oinarririk ez duten informazioeri.
Etxoin Donibane Garazira iristea eta hiritarren informazioak entzun, bereziki ostatzaileenak ; tokia eta mendiak ezagutzen dituzte eta haien gain hartuko dituzte erantzunkizunak. Bideari, eguraldiari, materialari eta janzteko moldeari buruz aholkuak eman dizkizuete.
EGURALDIA EZAGUTU
Goizero, gosariaren momentuan, Ultreiaren sukaldean, eguraldia eta eguneko kontseiluak afitxatzen ditugu.
Hona emen eguraldiaren ukaiteko webgune batzuk, baina lasai, zuentzat egiten dugu egunero :
Eguraldia eta aurreikuspenak zuzenean DONIBANE GARAZIN (170 m)
Eguraldia eta aurreikuspenak zuzenean BENTARTE LEPOAN (1337 m)
Eguraldia eta aurreikuspenak zuzenean ORREAGAN (944 m)
Eguraldia eta aurreikuspenak zuzenean CAMINO FRANCES