MATERIAL MINIMOA ORREAGARA IGAITEKO

7-8 orduko eta 26 kilometroko etapa menditxu honek Pirenesak zeharkatzen ditu 1400m-ko lepo batetik. Sekuritate neurri batzuk errespetatu behar dira.

Uda erdian ere bai : jantzi polar bat, euritako jantzi bat, txapel bat hartu. Ez ahantzi mendi altuetan pasatzen zaretela eta denboraldia fite aldatzen dela.

1L-ko esku botila (13 km igotze ur iturritik gabe)

Lo zaku bat (estalkirik ez da Orreagako aterpeetan)

Janari pixkat (Fruitu, zerealak…) eta eguneroko apairua.

Zuen erosketak beilan egin, Donibane Garazin dena itxia da goizean. Okindegia ezik.

Orissonen ere aurki dezakezu jateko zerbait (ogitartekoak, zereal barrak, etab.)

Gosari serios bat hartu mendira joan aintzin !

 

Eguraldi aurreikuspenak begiratu eta eta horren arabera jantzi. Bereziki kaxu egin behar da haizeari, azkarra izaten ahal dira eta hegoalditik etortzen denez, zuen parean izanen da. Indarrak biderkatzen ahal ditu 2 edo 3-z !

Goizago joan (baina ez gauez). Ez joan Donibane Garazitik 9ak eta gero Orreaga arte joateko.

Ez ahantz ura ! Bederen litro bat (hobe 2x 0.75)

Zuen polar jantzia hartu, udan ere, eskertuko gaituzue !

 

 

 

 

Ez ahantz eguzkiaren aurkako babesak (krema, txapela, manka luzeak), baita euriarenak ere, beti posible eta azkarrak direnak mendian.

Etapa hortaz beldur bazirezte, bitan mozten ahal duzue, Orisson edo Borda-n lo eginez (Napoleon bidean) eta Luzaiden (ibar bidean) ; Kasu, erreserbazioa behartua da aterpe hauetan !

Beterik badaude, Express Bourricot garraio zerbitzua ere erabil dezakezu, St Jean Pied de Port-era itzultzen zaituena eta hurrengo egunean leku berera itzultzen zaituena.

Larrialditan, Espanian eta Frantzian 112-a da telefono zenbakia.